Jai giroan murgildu dira Egiakoak

Egiako Porrontxo jaiak hasi dira, eta bizilagunak gustura daude festa giroan murgilduta. Ostegunean piztu zuten txupinazoa Tabakalera inguruan, eta kuadrilla guztiak elkarrekin igo ziren Egia kalean gora ondo pasatzeko gogotsu. Mozorrotuta joan ohi dira txupinazora, eta agerikoa da festa egarriz daudela, euren pertsonaien larruan sartuta gozatzeko prest agertu zirelako. Castellers-ak, tenis jokalariak, zirkuko pertsonaiak, Franco eta bere jarraitzaileak… Umorerik ez zaie falta auzotarrei.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend