Bi eraso sexista izan dira Egian, Porrontxo jaietan
Gaur arratsaldean protesta zaratatsua egin dute Porrontxo jaietan izan diren bi eraso sexista salatzeko. Egiako emakumeen brigadak azaldu du erasoetako bat jaietako gunean gertatu zela gauean, eta protokoloa abian jarri zutela. Bestea, auzoko taberna batean gertatu da, goizaldean. Brigadak, ordea, gaur arte ez du eraso honen berri izan.
Jende andana bildu da Plaza Haundin, indarkeria matxista salatzeko. Emakumeen brigadak eta jai batzordeak adierazi dute denen gozamenerako jaiak defendatzen jarraituko dutela, eta autodefentsa feministaren bidez erantzungo dietela erasoei.