Egiako emakumeen brigadak eta Porrontxo jaietako batzordeak salatu dute eraso sexista bat izan dela jaietan. Indarkeria matxistari aurre egiteko eta denen gozamenerako jaiak defendatzeko kalera aterako dira, eta protesta zaratatsua egingo dute gaur Plaza Haundin, 19:00etan.