Bi pertsona atxilotu dituzte, Ondarretako etxe batean lapurreta egiteagatik

Satrustegi kalean harrapatu dituzte lapurreta egin duten bi pertsonak. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Satrustegi kalean harrapatu dituzte lapurreta egin duten bi pertsonak. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Gaur gauean, goizeko 3:30ean, Ertzaintzak 30 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu, Ondarretako etxe batean lapurreta egiteagatik. Lapurreta etxeko zazpi biztanleak lotan zeuden bitartean gertatu da eta lapurrei Ertzaintzak aurkitutako gauzak, horietako birenak ziren.

Zaintza lanetan zebilen Ertzaintzaren patruila batek bi pertsona ikusi ditu etxe baten kanpoko hesiaren gainetik jauzi egiten. Hesia saltatu ondoren ihesari ekin diote bi pertsonek, eta polizia atzetik joan zaie, Satrustegi kalean harrapatu dituzten arte. Identifikatu ostean, poliziak bi gazteak atxilotu ditu, jendea bizi den etxe batean indarrez lapurreta egitea egotzita. Biek dituzte delituzko aurrekariak eta diligentzia polizialak amaitzean Donostiako Guardiako epaitegiaren esku jarriko dituzte.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend