(Argazkia: Batix Ezeiza)
Desagertu dira toldoen makilak. Desagertu dira barku eta fondeoak, desagertu dira gabarroiak eta kortxerak, desagertu dira kasetak eta zaborrontziak. Desagertu dira sorosleak eta banderak, desagertu dira Tin-tin eta piraguak. Desagertu dira krema usaina eta koloretako toallak. Eta ura ere, gero eta hotzago.