Milaka pertsona irten dira kalera erraustegiaren aurkako manifestazio bateratuan
Jende ugari bildu da gaur Donostian Zubietako erraustegiaren proiektuaren etetea eskatzeko asmoz hiriko hainbat eragilek deitutako manifestazio bateratuan. Mendeurrenaren plazatik abiatuta, milaka pertsonek kaleak hartu dituzte obrak gelditzea eskatu eta zaborrak erreko ez dituen hondakinen kudeaketa sistema alternatibo bat aldarrikatzeko.
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Gurasos, Osasuna eta Ikerketa Mediku Taldea, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta No + Precariedad taldeek zabaldu zuten protestarako deialdia, eta Zubietako proiektuarekin ados ez dauden herritar ugarik bat egin dute manifestazioarekin.
Hiriko erdialdean zehar ibilbidea egin ostean, Alderdi Ederrera iritsi dira. Bertan, manifestazioa antolatu duten eragileetako ordezkari bana oholtza gainera igo da erraustegiaren aurka egoteko dituzten arrazoiak adierazteko.
Jarraian manifestazioaren irudi bilduma: