Euskaraldiaren inguruko azalpen saioa egingo dute Zubietan

zubieta_euskaraldia

(Argazkia: Noaua)

Asteazken honetan, hilak 7, Euskaraldiaren inguruko azalpen saioa egingo dute Zubietan. Kaxkape egoitzan izango da, 18:00etan.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiari buruzko argibideak eskainiko dizkiete zubietarrei. Egitasmoa azaldu, izen emateak lortu eta ahobizi nahiz belarriprest izateko aholkuak eskainiko dira. Gainera, txapa jasotzeko aukera ere eskainiko dute.

Orain arte Euskaraldiarekin bat egin dute Zubietako herri batzarrak, pilota elkarteak eta jai batzordeak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend