Greba hasi dute Donostiako eraikin publikoetako garbiltzaileek

garbitzaileen-greba

Kartelak ipini dituzte garbitzaileek, euren grebaren berri emateko. (Argazkia: ELA sindikatua)

Gaur grebara jo dute Donostiako eraikin eta lokal publikoetako garbitzaileek. FCC enpresako azpikontratatuak dira guztiak ere.

Soldata arrakalarekin amaitzeko eskatzen dute emakume garbitzaileek, hau da, maila berean dauden gizonezko garbiltzaileen soldata bera jasotzea.

Greba hau batu zaio aurretik jada bazauden beste batzuei: Gipuzkoako erresidentzia eta zahar etxeetako langileak, Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietakoak, eta Donostiako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend