LABek irabazi ditu Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak

LABek irabazi ditu Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak. (Argazkia: LAB sindikatua)

LABek irabazi ditu Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak. (Argazkia: LAB sindikatua)

LAB sindikatuak irabazi ditu Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak. Atzo egin zituzten Donostiako udaletxean, eta 24 delegatu hautesleetatik 10 lortu zituen LABek, 2014ko hauteskundeetan baino bat gehiago. Era berean, zeuden lau hauteskunde mahaietatik hirutan irabazi zuen eta laugarrenean duela 4 urteko emaitza mantendu zuen. ELAk, hiru delegatu galduta, zazpi lortu zituen; CCOOk bost, eta ERNEk bi. 

Ohar baten bitartez, LABek eskerrak eman dizkie sindikatuarengan konfiantza jarri duten langile guztiei, eta ziurtatu du “dagokion ardura kudeatzeko prest” dagoela. Gainera, Langileen Batzordea (Funtzionarioen junta biltzen duen atala) eta Erakunde Batzarra (langile laboralak) indartzeko duten asmoa nabarmendu dute.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend