Ion Lopez: ‘XXI. mendeko atsekabeak’

Ion Lopez Barrena; Euskadiko Filmategiko zuzendari kontserbatzailea.

ion-lopezTriste bizi naiz eta, hilko banintz hobe, badauzkat bihotzian hainbat atsekabe… plazako terrazak, tabernetako pintxo-plate-experienceak, Basque innovation ez dakit zer eta Donostia International badakit zer guztiak, arraun taldeen arteko liskar amaiezinak, Londres eta Berlingo musikalak, Gipuzkoari San Sebastian Region deitzea, batukada erreibindikatibo ulertezinak, irlan inork ikusi ezin dezakeen artelan oso garesti bat jartzea, Bretxako alferreko proiektuak, Parte Zaharreko souvenir eta sakeleko telefonoen dendak, danborrada gerra napoleonikoen antzezpentzat hartzea, Airbnb, taberna berri bati El Vaskito izena jartzea, Aste Nagusiko kanoikada, Aitor Zabaleta Harmailako oihu gehienak gaztelaniaz izatea, Patiñan hotela egitea, inauterien programatutako suntsiketa, Gasco, La Espiga tabernako lur horteroa, Kontxako baranda zatiak etxean eduki nahi izatea, Gaztelu Eguna, Sonakay, inork ulertzen ez dituen erakusketak, perrita al agua ia urpekariz jantzita egiten duten haurrak, Groseko pintxo-pote pijoa, Donostiari Sanse edo San Tomas egunari Santoto deitzea, Illunbe, Zubietan egiten ari diren txikizioa, Munilla, Kaiko elizako pameladun ezkontzak, Kaldereroetako konpartsa primitiboa, Zinemaldiko festak, sukaldariei ematen zaizkien gehiegizko laudorioak, Parte Zaharrean banatzen dituzten tabernetako flyerrak, hiriaz ideiarik ez duten gidari turistikoak, zapia diadema gisa eta mendiko botekin baserritar jantzitako neskak, Donosti Sound-a, Narrika tabernako plantxa berria, lurrazpiko aparkalekuen prezio kriminalak, Doggy etorri – Bienvenidogs hiria izatea, Portaavionesaren birmoldaketa, Parte Zaharreko betiko tabernen desagertzea, gure traineruek Kontxan duten historia ahaztu izana, La Flamenkako musika elektronikoa, zahartu samarrak dauden Beldurrezko Zinemaren Asteko frikiak, donostiarrismoa, guztion patrikak zulatzen dituen metro-topoa, foodtruckak… Esandakoa, hilko banintz hobe. Eraman nazak hirekin, Indalezio.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend