Aroa Merino eta Jaume Leiva izan dira garaile Behobia-Donostian
1.09.44). Lehen aldiz, emakumezko batek 1.10.00 denbora baino gutxiago egitea lortu du. Merino fin ibili da, eta aurreikusitakoaren arabera, hasieratik mantendu du distantzia nabarmena bigarren iritsi den emakumezkoarekiko, Diana Martin madrildarrarekiko, hain zuzen (1.10.39). Hirugarren postuan iritsi da Aragoiko Alicia Perez korrikalaria (1.14.21). Maite Arraiza izan da helmuga gurutzatu duen lehen emakumezko gipuzkoarra.
Gizonezkoetan, Jaume Leiva iritsi da lehen Bulebarreko helmugara (1.00.22), eta hiru segundogatik ez du Carles Castillejok 2016an ezarritako errekorra hobetu, ikusleen babesa eskertzeko tartea hartu baitu. Castillejok, iazko irabazleak, lasterketa modu lasaian egin nahi izan du, izan duen lesio larria dela eta; 1.15.00 izan da egin duen denbora. Bigarren postuan gelditu da Iraitz Arrospide, eta inoiz egindako markarik onena egin du (1.01.47), aurreko urteko hirugarren postua hobetuz. Ahul iritsi da Villabonakoa helmugara, baina pozik agertu da Gurutze Gorriaren karpatik pasa ondoren. Bestalde, Ivan Fernandez gasteiztarrak gurutzatu du hirugarren postuan helmuga, Arrospide baino hamaika segundo beranduago (1.01.56).
Era berean, esku bizikleta erabiliz korrika egin duten pertsonetatik Ivan Manuel Montero izan da lehena helmuga pasatzen (0.41.25). Bigarren heldu da Vicente Yanguez (0.41.25) eta hirugarren Ion Galarraga gipuzkoarra (0.41.25). Gurpildun aulkietan atera direnen artean, Jorge Madera gailendu da (0.50.36) eta Philipe Le Gouic izan da bigarren (0.55.48); hirugarren iritsi da helmugara Gustavo Molina (1.03.35).
Oinez joan daitezkeen mugikortasun urriko pertsonen artean Luis Marcos Perez izan da denbora hoberena egin duena (1.44.10), eta Alberto Muñagorrik (1.48.34) eta Fernando Acostak (1.53.30) jarraitu diote. Alain Irazu izan da patinetan joan den mugikortasun urriko pertsona bakarra (1.25.28).
Ikusmen urritasuna duten gizonezkoen artean Jose Luis Garciak egin du denbora hoberena (1.33.09), eta Jesus Garciak egin du bigarren onena (1.33.09); hirugarren gelditu da Manuel Cepero (1.38.10). Emakumezkoen artean, M. Carmen Paredes gelditu da lehen postuan (1.28.54), Lorenzo Sanchez (1.28.54) eta Josefa Benitezen (1.53.13) aurretik.
Patinatzaileen artean, Aitor Vacas izan da helmugara lehenengoa iritsi den gizonezkoa (00.36.27), eta Idoia Martinez De Lafuente lehen emakumezkoa (00.40.24).
Denbora hoberenak egin dituzten korrikalariak helmugatik pasa ondoren, milaka izan dira Bulebarrarera iritsi diren korrikalariak. Aurten, urtero legez, festa giroa nagusitu da kaleetan eta aldarrikapenerako tartea ere hartu dute batzuk, esaterako, amnistiaren aldeko taldeak eta Arnastu Behobia biriketako minbizia duten pertsonen aldeko kanpainan parte hartu duten korrikalariek.
Aroa Merino kanariarrak eta Jaume Leiva kataluniarrak egin dute denborarik hoberena 2018ko Behobia-Donostia lasterketan. Aurreko bi urteetan bezala, Merino izan da garaile emakumezkoen kategorian, eta gainera, errekor berria ezarri du (