(Argazkia: Batix Ezeiza)
Formak desegiten ditugunean, koloreak geratzen zaizkigu. Argi-ilunak, tonuak, bizitasunak, antzekotasunak, desberdintasunak. Pertzepzioaren oinarria, finean (bisualarena bederen). Batzuetan formak desegite hau zaila iruditzen zaigu, deserosoa agian, nondik hasi ere ez dakigu. Baina begirada edo fokua aldatzearekin nahikoa da.