Ibaeta Basketek markak apurtzen jarraitzen du
Ibaeta Basketek denboraldiko zazpigarren garaipena lortu du asteburuan, taldearentzako marka historiko bat apurtuz: bederatzi jardunaldi jokatuta, donostiarrek inoiz baino puntu gehiago lortu dituzte aurten. Garaipen honekin, gainera, sailkapeneko hirugarren postura egin dute salto Muguruzaren neskek.
Gipuzkoa Basketek, berriz, burumakur jarraituko du beste astebetez, etxean jokatutako partidan ez baitzen Murtzia garaitzeko gai izan.
Futbolari dagokionez, asteburua ez da ona izan Realarentzat, bai neskek eta bai mutilek galdu egin baitute euren neurketetan. Izotz hockeyan, aldiz, Txuri Urdinek beste garaipen sendo bat lortu du, Bartzelonaren aurka.
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, 13. jardunaldia
- Txuri Urdin 5 – 0 Bartzelona
- Ensino 66 – 69 Ibaeta Basket
- Gipuzkoa Basket 67 – 81 Murtzia
- Betis 2 – 1 Reala
- Reala 1 – 2 Valladolid