Alerta laranja gaur, olatuen arriskua dela eta
Bost metroko olatuak espero dituzte gaur, eta goizeko 3:00etatik babes neurriak jarri ditu udalak alerta naranja dela eta. Gainera, marea biziak izango dira. Euriak ere hainbat eragozpen sor litzake. Prezipitazio iraunkorrak iragarri dituzte eta arreta eskatu dute kostaldean. Arrisku handiena arratsaldeko itsasgorarekin sortu daitekela aurrikusi dute, eta hauek dira hartutako neurriak:
- Salamanca pasealekua, Jauregi Jenerala kaleraino eta Aldamar kaleko lehen blokea (Jauregi Jenerala eta Soraluze artean) trafikoari ixtea eta bertan daudenei autoak ateratzea komeni dela informatzea.
- Paseo Berria ibilgailuentzat itxita mantentzea eta oinezkoei sarrera debekatzea Aquariumeko biribilgunetik, Argazki Elkarteko zonaldea bitartean.
- Haizearen Orrazia eta Leizaola Pasealekua ixtea.
- Paseo Berriko aparkalekura doan Urguleko sarbidea ixtea.
- Saneamendu eta Garbiketa zerbitzuak lanerako prest daude, edozer gauza beharko balitz.
- SMS bidez bidaliko da Abisu Laranja dagoela.
- Horrez gain, Kontxa hondartzan kokatutako instalazioei ere jakinarazpena egingo zaie, ohartarazpenen bat dagoen bakoitzean egin ohi den bezala.
- Hesiak eskura izango dituzte larrialdi zerbitzuek, beste zonalderen bat mugatu beharko balitz.