Dokumentalak dira nagusi Kortxoeneako Zinemaldi alternatiboan
http://youtu.be/wnl_ETFYJ1E
Maite Serranok eta Lander Iruinek Jose Mari Sagardui preso ohiari buruz egindako dokumentala eman dute gaztetxean, besteak beste.
Kortxoenean laugarren urtez egiten ari dira Zinemaldi Alternatiboa. Aurtengo programan dokumentalgintzari heldu diote. Jon Urraza eta Aiert Goenagaren Morritson eta Gartzia filma, Donostiako Piratek hamargarren urteurrenerako egin zuten Abordatzera! dokumentala eta Jose Mari Sagardui preso ohiari buruzko 31 urte filma ikusi ahal izan dira jada.
Gaur, osteguna, Populismo musical: Peliculas caseras de la Fundacion Robo filma proiektatuko dute. M-15 mugimenduaren ondorioz sortutako kolektibo baten inguruko dokumentala da. Bihar, ostirala, azken dokumentala proiektatuko dute, Londres no es Sevilla, okupatutako etxeak hutsarazteko saiakeren inguruko dokumentala da. Emanaldiak 19:00etan izango dira.
Zinemaldi alternatiboaren azken egunean, larunbatean, 20 segundoko film laburren lehiaketa eta rallya egingo dute. Kontzertu akustikoa egingo du Morau kantautoreak.
IRUTXULOKO HITZA Kortxoenean izan da, eta bertan Zinemaldi Alternatiboaren inguruan hitz egin digute gaztetxeko kideek.