'Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak' , Loiola kultur etxea
Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak izeneko erakusketa osatu dute loiolatarrek. Sustrai aisialdi taldeak hartu du erakusketaren gidaritza, baina auzoko eragile eta norbanako askoren laguntza izan dute. Lamiak, Jentila, Akerbeltz, Mari… pertsonaia ezagunen interpretazio propioa egin dute, mimo handiz.