LOMCErik gabeko gela eta auzoa aldarrikatuko dute
Ostiral arratsaldean erreformaren aurkako hainbat jarduera egingo ditu Aitor ikastolak Egian.
Euskal Herriko hainbat ikastetxetan LOMCEren aurka protesta egin dute, eta Aitor ikastolak ere bat erreforma bertan behera uzteko eskatuko du ostiralean. Ikastolan bertan gelako argazkia egingo dute 16:15ean, ikasle, guraso eta irakasleekin. Ikastolatik kalejiran joango dira Plaza Haundira trikitilariekin, 16:30ak aldera. Plazan bertan txokolate jana egingo dute 16:45ean, eta ondoren, LOMCEren aurkako pankartak margotzen hasiko dira. Erreformaren aurkako pankartekin eta auzotar guztiekin batera argazki bat egingo dute Plaza Haundin bertan. Aitor ikastolako LOMCEren aurkako batzordeak dei egin die auzoko elkarte eta eragileei bertan parte hartzera: “denon artean ezetz ozenki esango diogu LOMCEri.