Baserrien Donostia gogoan
Orain, orokorrean, banaka eta ezkutuan topatu daitezke baserriak Donostian. XVI. mendean, ordea, baserriak han eta hemen zeuden, eta XIX. mendean 1.000 baserri ere egon ziren Donostia, Altza, Igeldo eta Zubietaren eremuetan; hori bai, maizterrak ziren gehienak, eta galtzen joan dira eraikin tradizional horiek.
Baserriak, horixe izango da abenduko bigarren aldizkariaren gai nagusia. Hiriaren historian arakatu dugu baserrien inguruan, Josu Tellabide historialariaren eskutik, eta hainbat baserritarrekin ere hitz egin dugu. Ostiralean egongo da erreportaje eta elkarrizketa guztiak irakurtzeko aukera.