(Argazkia: Euskal Giroa)
Herrerako Euskal Giroaren XXXIV. Mus Txapelketa antolatu dute. Izen ematea otsailaren 5ean itxiko dute, eta otsailaren 12an hasiko da txapelketa. Sariak izango dituzte lau bikote onenek, 400, 200, 100 eta 50 eurokoak, eta afari bat ere irabaziko dute, txapelketa bukatzean.
Informazio gehiagorako telefono zenbaki hauetara dei daiteke: 618 355 759 (Aurelio), 611 300 694 (Peio) eta 606 454 616 (Pako).