Atzera eta aurrera dabil aurten ere 'Kanpandegi' trainerua, beteranoen ligan.
Fortunako beteranoak, Trintxerpen, entrenamendu saioa hasteko prest. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Fortuna kirol elkarteko arraunlari beteranoek duela sei urte uretaratu zuten
Kanpandegi trainerua. Fortunako gizonezkoen talde seniorrak 1980. hamarkadan erabilitako traineru hura da; ondoren jasota egon zena. Orain, ABE Ligan ibiltzen da traineru zuria, Arraunlari Beteranoen Elkartearen ligan.
Ligaren leloak dioenez, seguruenik, munduko arraun ligarik onena omen da, eta hortxe dabiltza kamiseta gorriak soinean, Fortunako kideak. Trintxerpen entrenatzen dute astean hiru txandatan, eta bertan izan da IRUTXULOKO HITZA, euren esperientziaren berri izateko.
Ostiral honetako astekarian egongo da erreportaje zabala irakurtzeko aukera.