(Argazkia: Nerea Lizarralde)
Parte Zaharreko Herria elkartea Trinitate plazan hasi zen danborra jotzen. Plazan bertan omenaldi ekitaldi bat egin zuten, auzoko presoen aldekoa. Hil honetan aske geratu den Markel Ormazabal auzokidea omendu zuten. Ormazabal gazteak berak danborradarekin bat egin zuen, kupela jotzen.
Iaz hildako bi auzotar ere izan zituen gogoan Herriak: Andresa Portugal kaleko antxoa saltzailea eta Jose Luis Alvarez Enparantza
Txillardegi idazlea ere izan zituzten gogoan plazan bertan jarri zituzten bi karteletan.
(Argazkia: Nerea Lizarralde)