Stop Kaleratzeak-ek elkarretaratzea deitu du
Kaleratzeak›Stop Kaleratzeak plataformak bihar egingo duten elkarretaratzera deialdia zabaldu zuen atzo. Garibai kaleko Kutxabanken egoitza aurrean egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan. Honekin, Kutxabanken gezurrak salatu nahi dituztela adierazi zuten; «berriz ere bere hitzak jan ditu, Errenteriako Lorenaren kaleratzearekin aurrera jarraituz», esan zuten. Bestalde, salatu nahi izan zuten, Donostiako Instrukziozko Epaitegiko 4. zenbakiko idazkari judizialak erakutsi zuen mesprezu jarrera. Azaldu zutenez, kaleratze kaltetu batenganako errespetu falta erakutsi zuen prozeduran bertan.