Ilara, Kursaalen. (Argazkia: Lide Ferreira)
61. Zinemaldirako sarreren salmenta abian da. Atzo, igandea, izan zen lehen eguna; eta jaialditik bidalitako datuen arabera, iaz baino 5.866 sarrera gehiago saldu ziren lehen egunean, eta 2011. urtean baino 10.866 gehiago.
Ohiko ilarak sortu ziren Kursaal inguruan. Ilaran zain zegoen lehen pertsona larunbatean iritsi zen, 12:30ean.
Asier eta biok y
La Vie d’Adèle – Chapitre 1&2 filmetarako emanaldiak agortu ziren lehendabizi. Ondoren,
Gravity,
The Zero Theorem eta
The Face of Love filmetarako.
Hugh Jackman aktoreak Donostia Saria jasoko duen galarako sarrerarik ere ez dago. Irailaren 27an jasoko du saria Kursaalen, eta ondoren
Prisoners filma emango dute.
Arazoak sarreren salmentan
Zinemaldiak azaldu duenaren arabera, sarreren eskaera handiak arazoak ekarri zituen bai internet bidez salmentan, eta baita leihatilan ere. Hiru orduz, hainbat eragozpen izan zituzten erosleek. Une batzuetan ere, hainbat emanalditarako sarrerak ez ziren agertzen. Jaialdiaren arabera, 11:30ak aldera arazo guztiak konpontzea lortu zuten. Barkamena eskatu dute salmentan sortutako arazoengatik.