Otsailaren 17an, Irutxuloko Hitzak 19 urte beteko ditu hiriko albiste, istorio eta ekimenen berri ematen. 19 urte hauek harpidedun eta irakurleen babesari esker egindako bidaiaren isla da.
Urtez-urte babesa eman diguzuenoi gure eskerrik beroenak. Euskalgintza eta herrigintza babesten diharduzuenoi eta hiriaren alde egiten duzuenoi. Mundu osoa da tokikoa eta gu Donostian jaio ginen mundura.
💙 Datozen erronkak datozela, zeu gure bidailagun izatea espero dugu. 💙
Eta geure burua lausengatu ostean, beti da esker onekoa beste norbaiten hitz politak entzutea: konta iezaguzu zuk Irutxuloko Hitzaz gehien maite duzuna eta irabazi Errigorako saski ederra!
PARTE HARTZEKO EPEA AMAITU DA