Autobus bidea ahalbidetuko dute Kontxa pasealekuan
Kontxara ere iritsiko da autobus bidea. Gerardo Lertxundi Mugikortasun zuzendariaren hitzetan, Antiguatik Erdialdera bidean egokitzapenak egingo dituzte. Tuneletik datozen autoak Mirakontxara igotzeko pasabidera iristear diren gunean bi bide bereiziko dituzte, horietako bat garraio publikoarentzat gordez. Inguru honek, baina, autobus bidea ez ezik semafora eta oinezkoentzat zebra bidea ere izango du. Mirakontxara igotzeko pasabidearen aurrean egingo dituzte aldaketok.
Erabaki hauek Perla aurrean abiadura murrizteko dagoen koskan ere eragina izango du, deusezteko asmoa duelako Mugikortasun sailak.