Donostiak 9.484 langaberekin hasi du azaroa
Lan Behatokiaren azken datuen arabera, 130 lagunek lanpostua galdu dute azken hilabetean.
Enplegu Zerbitzu Publikoaren -INEM ohia- Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, 9.484 langabe daude Donostian, 130 hiritarrek urrian lana galdu ondoren.
Zerbitzuen alorrak da gehien hazi dena eta lan bila dabiltzanen %75a hartzen du. Eraikuntza eta Industria dira hobera egin duten bakarrak. Azken hilabeteetako joerari eutsiz, lanpostu berriak sortu baitituzte: 8 eta 23, hurrenez hurren.
Auzoz auzoko bilakaerari dagokionez, Altzak da, berriro ere, eremu kolpatuena, 1.505 langaberekin. Jarraian, Amara Berri, 1.092; Intxaurrondo, 1.035; eta Egia 805 doaz.