Bi gizon atxilotu dituzte bikotekidea erasotzea egotzita
Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian emakumeen aurkako indarkeria delitua egotzita. Atzo, 15.00etan, bikotekidearekin eztabaidan ari zela irain egitea eta astintzea egotzita, 69 urteko gizon bat atzeman zuen Ertzaintzak. Ordu eta erdi geroago, beste salaketa bat egon zen. Kasu honetan, emakumearen aurkako erasoa jatetxe batean izan zen; gizonak lurrera bota zuen bikotekidea.