Ekain Rodriguez eta Garazi Rodriguez askatu dituzte
Ekain Rodriguez eta Garazi Rodriguez preso donostiarrak aske utzi dituztela jakinarazi du askatu.org webguneak. Lehena, ezarritako sei urteko espetxe zigorra bete ostean, igandean utzi zuten aske. Bigarrena, berriz, 18.000 euroko bermea ordainduta askatu zuten atzo.
Ekain Rodriguez Amara Berrikoa da. 2005eko Azaroaren 15ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak eta Espainiaratu ondoren, epaitua eta zigortua izan zen. Hainbat kartzeletan bete du zigorra. Garazi Rodriguez Grosekoa da eta iazko azaroan atxilotu zuten, Segiko kide izatea egotzita.