Ezabaketa Astean eskola euskalduna aldarrikatuko du EHEk
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Ezabaketa Asteari ekingo dio Euskal Herriko hainbat txokotan, azaroaren 20tik 27ra. Kaleetako paisaia linguistikoari buelta eman eta euskalduntzeko jaio zen Ezabaketa Astea, baina urtez urte garatzen eta zabaltzen joan den ekimena da. Aurtengoan, “Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean, eskola euskalduna” izango da leloa. Asteari hasiera emateko, Donostian kalejira koloretsua egiteko deia deitu dute, azaroaren 20a larunbata, 12:00etan, Bulebarretik PSEren egoitzaraino. Ondoren, egoitzaren aurrealdea elkarretaratzea egiteko asmoa dute. “Gure iritziz, Donostian irakaskuntza alorrean dugun egoera tamalgarria da, gure hirian ikasten duten milaka ikaslek DBH euskara menperatu gabe bukatzen dute”, dio EHEk hedabideetara igorritako oharrak.