Donostiarrako arraunlariak astelehenean hasiko dira entrenatzen
Donostiarra traineruko arraunlariak dagoeneko lanerako prest daude. Batzuk beraien kasa entrenatzen hasi diren arren, klubaren webguneak jakinarazi duenez, azaroaren 22an hasiko dira taldeko entrenamenduekin. Denboraldia goiz prestatzen hasi nahi dute, Jose Ramon Mendizabal entrenatzaileak bere asmoak bete ditzan. Helburua kirol maila igotzea da eta momentuz, iazko arraunlari gehienek jarraituko duten arren, taldea ez dago itxita