Euskararen eguna ospatu dute Amara Berrin
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3a bada ere, Amara Berrin jaia azaroaren 19ra aurreratu dute. Goizeko 10:00etatik aurrera Mintzodromoa egin zuten Arcco merkataritza gunean. Bertako Wok jatetxeak mahai eta aulkiak utzi zizkien partaideei, gosaltzera gonbidatzeaz gain. Antolatzaileak pozik zeuden 80 bat lagun animatu baitziren Anoeta, Illunbe nahiz auzoko euskararen egorari buruzko iritziak euskaraz partekatzera. Partaideen gehiengoa Urrats eta Amara Berri AEK euskaltegietako ikasleak izan ziren.