Uliako auzo elkarteak bere iritziz datorren urtean Urrezko danborra jasotzea merezi duen hautagaia aurkeztu du: Richard Oribe. Antiguako igerilari paralinpiarraren kirol ibilbidea luzea dela eta nazioarteko txapelketetan lehiatzen urteak daramatzala azpimarratu dute Uliakoek.