Romeo eta Julietaren istorioa taularatuko du Biarritz Balletak
Maurice Bejart koreografoa izan zen Romeo eta Julietaren istorioa taula gainera eraman zuen lehena. Hector Berliozinek 1839an konposatu zuen sinfonia eta Shakespeare eta Beethoveni egindako omenaldia da. Orain, Biarritzeko Balletak interpretatutako obra Donostiara iritsi da. Gainera, dantzarien artean Mikel Irurzun dantzari donostiarra izango da. Bihar eta etzi igoko dira Victoria Eugeniako eszenatokira, 20:00etan. Sarrerak 30, 22 eta 16 eurotan daude salgai. Hala ere, gaur bertan, Victoria Eugenian entsegu irekia egingo dute, 19:30etik aurrera. Entsegua ikusteko gonbidapenak jaso behar dira leihatilan bertan.