Laboa omentzeko diskoa kaleratuko dute
Mikel Laboaren heriotzak izugarrizko ondarea utzi du. Hori aprobetxatuz, Bidehuts zigiluak Laboaren lekukoa hartu duten hainbat talde elkartu ditu omenaldi moduko diskoa osatzeko: “Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak”. Izan ere, musikariak zordun sentitzen dira, Laboaren abestiekin hazi eta hezi direlako. Laboak jorraturiko musika bezala, denetariko estiloak lantzen dituzten taldeak batzen ditu diskoak: Berri Txarrak, Lisabö, Anari, Akauzazte, Willis Drummond edota Ruper Ordorika dira partaideetako batzuk.
Abenduaren 1ean aurkeztuko dute diskoa Donostiako Kafe Antzokian. CD eta LP formatuetan egongo da eskuragarri.