Arkitektura, natura eta globalizazioaz
Pablo Ugartetxearen Kosmopolita erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 10a arte, Euskal Herriko arkitektoen elkargo ofizialean.
Haizearen orrazia skate-park bihurtuta, Hawaiko Waimea hondartzako olatuak Igeldo irenstear eta udaletxea lurrika batek jota. Ametsetako –edo ametsgaiztoetako!– irudiak izan daitezke, baina orain, Pablo Ugartetxea bilbotarraren Kosmopolita erakusketan gorpuztuta daude. Artistak Donostia eta Bilboko arkitektura dotoreena, natura eta globalizazioarekin uztartu du.