Reala Gipuzkoako klubei dagozkien diru-kopuruak banatzen hasi da
Realak Gipuzkoako klubekin hitzartutako kolaborazio akordioa bete du eta dagokien diru kopuruaren lehen zatia banatzen hasi da.Gipuzkoako klubek talde txuri-urdinarekin sinatutako hitzarmena ekainaren 11ean abiarazi zen eta bi urteko iraupena dauka. Gipuzkoako futbol elkarte bakarra zegoen hitzarmenetik kanpo, Mariño, eta horrek ere dagoeneko bat egin du. Gipuzkoako Futbol Federazioa ere hitzarmeneko parte da eta eta helburua guztien arteko harremanak sendotzea da. Finean, jokalari gipuzkoar “talentudunak” bertako klubetan heztea eta futbol profesionalean beraien jopuntua Reala izatea da helburua.