Telesailen urrezko aroaren inguruan
‘Telesail berriak, fikzio berriak’ hiru eguneko mahai-inguru eta proiekzio ziklo bat da. Donostia Kulturak, Donostia 2016 hautagaitza eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekimena da. ‘The Wire’, ‘Lost’, ‘Heroes’, ‘The Sopranos’… Egun telesailek bizi duten urrezko aroaz hitz egin eta eztabaidatuko dute jardunaldi berri honetan. Jendearen partaidetza ere bultzatu nahi dute, sare sozialen bidez. Denboraldiko estreinaldirik onena, XXI. mendeko telesailik onena, Historiako kapitulurik onena… Euren iritziak ere jaso nahi dituzte.
Koldo Almandoz, Borja Crespo, Alberto Rey, Alberto N, Garcia, Harkaitz Cano, Natxo Lopez… Hainbat profesional eta adituk parte hartuko dute jardunaldi honetan. Jarduerak EHUko Zuzenbide fakultatean eta Ernest Lluch kultur etxean egingo dituzte azaroaren 25etik 27ra.