Zubietako erraustegia onartzeko akordioa bertan behera geratu da
Donostiako Epaitegiak baliogabetu egin du Zubietako erraustegiaren proiektua onartzeko 2009ko ekainean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak hartutako akordioa. Hala, Probintzia Auziteak arrazoia eman dio San Markoko Mankomunitateko lehendakari ohia den Imanol Azpirozek jarritako helegiteari. Hori bai, Partzuergoak dagoeneko iragarri du helegitea jarriko duela.
Txingudiko mankomunitateak ere parte hartu eta bozkatu egin zuen Partzuergoaren 2009ko ekainaren 2ko bileran. Epailearen arabera, ordea, mankomunitate hori ez da partzuergoko kide. Donostiako Auzitegiak baliogabetu egin ditu, beraz, bilera hartan partzuergoak hartutako 13 erabakiak: Errauste plantaren proiektua onartzeko erabakiaz gain, lurren desjabetzeari ekiteko prozedura eta azpiegituren finantzazioan parte hartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia finantzatzeko egin beharreko %33ko ekarpena.