Atleta keniar batek kendu dio txapela faboritoari
Rafa Iglesias zen Donostiako Maratoia irabazteko faborito nagusia, baina maiz gertatzen den bezala, pronostikoak ez ziren bete. Elijah Karanja keniarra izan zen probako txapelduna, 2 ordu 13’29”ko denborarekin, atzo jokatutako maratoian. Iglesiasek 15 segundo gehiago behar izan zituen. Karanja Iglesiasen parean joan zen 35. kilometrora arte, baina orduan, erritmoa aldatzea erabaki zuen eta horri esker lehena izan zen Anoetako helmugara heltzen.
Guztira, 2.652 lagunek parte hartu zuten bost graduko tenperaturekin jokatutako lasterketan.