Parte Zaharreko Kai Harripe batzordeak hizkuntza gatazkak gainditu eta euskaraz eroso hitz egiteko lantegia antolatu du urtarrilerako.
Hainbat egoeratan euskaraz egiteak eragiten duen deserosotasuna arintzen ikasteko eta hizkuntza gatazkak egoki kudeatzeko
TELP lantegia antolatu du Kai Harripe batzordeak. Parte Zaharreko elkarteak hizkuntza eskubideen gainean eratutako eduki multzoa zabaldu nahi du urtarrilean gauzatuko duten ikastaro honen bidez. TELP lantegiak Katalunian du jatorria eta euskarara egokitu du
EMUNek . Kai Harripek lehenengoz antolatutako ikastaroak ez du partaideen ezagutza handituko, baina dakitena beste modu batean antolatzen ikasiko dute.
Denda, erakunde edo bestelako tokietan euskaraz hitz egiten hasterakoan solaskideak ez dakiela esatean ezeroso sentitzea edo gazteleraz hitz egiten hasi eta euskaraz dakiela ondoren konturatzea, euskal hiztunentzat egoera nahiko ohikoak dira. Hizkuntza gatazka horiei naturaltasunez aurre egiten jakiteko baliabideak eskaintzen ditu lantegiak.
Teoriatik praktikara
Hamar orduko tailerrak, bi zati ditu. Batetik, oinarri teorikoak azalduko dizkiete partaideei, eta bestetik, hainbat egoera komunikatibotan nola jokatu jakiteko baliabide praktikoak landuko dituzte. Horretarako, lehenik, gatazka hauek ematean zein jokabide duten atzeman beharko dute partaideek, Ondoren, asertibotasuna landuz, zer egin ikasiko dute. Izan ere, antolatzaileen ustez, ingurukoen hizkuntza ohiturak euskalduntzeko, aurretik norberarenak aztertu eta zuzendu behar direla uste baitute antolatzaileek.
Lantegia esparru anitzetako hiztunentzat baliagarriak da: norbanakoak, irakasleak, administrazio teknikariak, enpresetako langileak… Hala ere, Kai Harripeko kideek, bereziki, gazteei zuzendu nahi diete urtarrilaren 15an hasiko den lantegia.
Datak: Urtarrilak 15, 22, 29
Ordutegia: 10:00etatik 13:30era.
Non: Orixe ikastola (San Juan kalea)
Matrikula: Orokorra: 40€.. Langabe eta ikasleek: 10€
Izen ematea: Abenduaren 15a arte. Gehienez, 20 partaide
- Kaiharripe
- euskalbatzordeakaiharripe@gmail.com
- 652.733.697
- Ikatz kaleko Arrano Beltza elkartea