Esgrimako Munduko Kopan izango da Fortunako kide bat
Pablo Martinez 20 urtetik beherakoentzako Esgrimako Munduko Koparako sailkatu da. Fortunako kide da Martinez eta Alemaniako Dormagen hirian jokatuko duten lehian izango da, abenduaren 4ean. Bere kategorian jokatutako sailkapen probatan egindako lan bikainari esker lortu du koparako txartela eta Estatuko beste zazpi tiratzailerekin batera parte hartuko du.