Tenperaturak gora egingo du arratsaldean
Asteburuan bizitako hotz giroaren ondoren, tenperaturek zertxobait gora egingo dute gaur. Arratsaldean zeruak lainotuko dira eta hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Horri esker, tenperatura maximoak 10 gradu ingurura iritsiko dira. Hori bai, asteburuan gertatu den bezala, euriak ez du hutsik egingo eta gau aldean zaparradaren bat espero da.