Iñaki Badiolaren kudeaketak Realaren zorra handitu zuela dio epaiak
Realeko hartzekodunen lehiaketako erruduntzat jo dute Iñaki Badiola. Beraz, datozen bi urteetan ezingo ditu bereak ez diren jabetzak kudeatu eta aldi berean, ez ditu klubari eskatzen zizkion 1’1 milioi euroak kobratuko. Horixe da Pedro Jose Malagon epailearen sententziak dioena. Epaiaren arabera, Realeko presidente ohiak 2008an egindako eragiketen ondorioz, “gehiegizko gastuak eragin zituen eta elkartearen zorra handitu zuen”. Dagoeneko bai Iñaki Badiolak bai bere Light House Consulting enpresak ere jaso dute txostena.