Rafa Nadal tenislariak Donostian hasi ditu oporrak
Oporrak Donostian hastea erabaki du Rafa Nadal tenislariak. Master-eko finalean Roger Federerren aurka galdu ostean, Londresetik Bilborako hegazkina hartu eta Donostiara etorri zen, bere aitarekin eta Benito Perez harreman publikoetako arduradunarekin batera. Igarako Portuetxe jatetxean egon zen Mallorcako tenislaria eta bertan zegoen Joxe Mari Olasagasti aizkolariak agurtu egin zuen. Gauean, Barcelona eta Real Madriden arteko partida ikusteko irrikitan zegoen, baina Madrileko taldearen zale sutsua izanik, ez zuen asko gozatuko talde katalanak sartutako bost golekin.