'Salda badago', euskal rock erradikalari buruzko dokumentala
1970eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, nahasmendu politikoarekin batera, sekulako eztanda gertatu zen euskal musikagintzan. Hego Euskal Herriko hiriburu eta beste zenbait herri handitan, punk eta rock taldeak azaleratzen hasi ziren Ingalaterratik nahiz AEBetatik zetorren musikaren eraginpean. Hemendik aitzina sortu eta entzungo ziren doinu eta hitzek goitik behera aldatuko zuten musikaren esparrua. Abenduaren 1ean proiektatuko dute Lugaritz kultur etxean , 19:30ean Salda badago. Eriz Zapirainek zuzendu zuen 2001ean grabatutako lan hau.