Kirol txartelaren urteko kuota 2'9 euro garestituko da
Datorren urteko kirol txartelaren kuota arrunta aurtengoa baino zertxobait garestiagoa izango da. Hala ere, 65 urtetik gorako herritarrentzat bideratutako familia txartela eta gazteena, merkexeagoak izango dira. Hori bai, tarifak KPIaren igoera jasoko dute.
Beraz, honakoak izango dira 2011ko prezioak:
- Txartel Arrunta: 162’9.
- Haur Txartela: 72 euro.
- Familia Txartela: 288’1 euro.
- Familia ugariena: 240’6 euro.
- Gazteena (16-23 urte): 112 euro.
- Elbarriena: 72 euro.
- 65 Plus: 105’9 euro.
- 65 Plus Familia Txartela: 187’3 euro