Aske utzi dituzte Donostian eta Gasteizen atxilotutako gizonezkoak
Ertzaintzak Donostian eta Gasteizen atxilotutako bi gizonezkoak aske geratu dira. Zabor kontainerrak erre zituztelakoan, 33 urteko 38 urteko lagun bana atxilotu zituzten Donostian eta Gasteizen, atzo goizaldean. Eusko Jaurlaritzako barne sailak jakinarazi zuenez, kale borroka erasoak ote ziren ikertzen aritu zen Ertzaintza. Dagoeneko bi gazteak gizonezkoak aske daude, baina oraindik ere akusazio beraren pean daude, hau da, zabor edukiontziak erretzearena. Izan ere, Ertzaintzaren arabera, ez dira izan arrazoi politikoek bultzatutako kale borroka erasoak izan, beraz, atxilotuak askatzea erabaki dute.
Donostian, Bergara kalean egin zuten atxiloketa, Elkano kaleko edukiontzi bat sutan zegoela ikusita. Ertzaintzaren arabera, 2000. urtean bonba mehatxu faltsu bat egiteagatik zigortu zuten pertsona bera.