'Emakume ingeniariak eta asmatzaileak' erakusketa Eskola Politeknikoan
Beraien izenak gizonezkoenak baino ezezagunagoak izanik ere, ez dira gutxi ingeniaritza alorrean jardun duten emakumeak. Horien izenak eta eginak gogora ekartzeko asmotan, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoak
Emakume ingeniariak eta asmatzaileak erakusketa antolatu zuen. Ostiral honetan itxiko ditu ateak; baina, bien bitartean nahi duenak ikus dezake emakume hauen lana jasotzen dituen panel bilduma. Besteak beste, lantegietako keak iragazteko sistema patentatzen lehen pertsona Mary Wilsonen berri jasoko du bisitariak.