Euskal Telebistak abenduaren 18an ospatuko du urtezahar jaia, Alderdi Ederren
Abenduaren 18an Alderdi Ederretik igarotzen direnek 2011ri ongi etorria emateko aukera izango dute, aldez aurretik. Izan ere, Euskal Telebistak egun hori aukeratu du urtezaharreko kanpaikadak eman eta ondorengo jaia egin eta grabatzeko. Ospakizunean ez da ezer ere faltako, musika, su artifizialak, xanpaina, konfetiak… gainera, euskal musika talde ezagun batek zuzenean joko du. Iaz, Barakaldon egin zuen ETB-k urtezahar jaia eta arduradunen arabera, 5.000 lagun baino gehiago bildu ziren bertan.