'Filemona' izango da Santo Tomaseko erregina
Irudian ageri den Igoneren lekukoa hartuz, Filemona izango da Santo Tomas eguneko protagonista. Gaur jakinarazi du Donostia Kulturak txerramaren izena eta bere aurrekoek egin zuten moduan, Filemonak ere Konstituzio plazan pasako du abenduaren 21a, bertatik igaroko diren guztien begiradapean.
2003tik Leitzako Arro baserriko Kristina Saralegi da santotomasetako txerria heztearen arduraduna. Irutxuloko Hitzak 2005ean elkarrizketatu zuen Saralegi bera.